Pasa den larunbateko saioan portfolio urdineko kamishibai batzuk ekarri zituen Xabierrek; gogoan? Kamishibai horiek Nafarroako Gobernuak egin zituen, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz eta honako hauexek dira:
- Elefantito tiene hambre Elefante txiki gose da Little elephant is hunggry
- Rapónchigo Ezkilalore Rapunzel
- Gigantes con aspas Erraldoi hegaldunak Don Quixote
Carmen Aldamaren lana duzue. Carmen Aldama San Juan de la Cadena ikastetxe publikoan aritzen zen eta hainbat urte eman zuen kamishibai teknika lantzen ikasleekin, gaztelaniaz.
Reiko Furuno-ren seme-alabak eskola horretara zihoazela-eta, Carmen Aldama irakaslea hasi zen ildo hori jorratzen.
2002-2003 ikasturtetik aurrera "Ipuin Tailerra" izeneko jarduera egin du; hartara, lehen hezkuntzako ikasleak kamishibai sortzaile eta antzezle bilakatu dira, eta sortu dituzten kamishibai ikusgai daude
Yamaguchi-ko liburutegian.
2006ko ekainean "Ipuin tailerra: Kamishibai" proiektua dela-eta, Hezkuntza Berrikuntza saria eman zion Hezkuntza Departamentuak berak.
Iruñeko Irakasleen Laguntza Zentroan aurkeztu eta banatu zituzten kamishibai horiek 2007ko urtarrilaren 18an egindako aurkezpen saioan.