Iraganaren bidetik abiatuta, ahanzturaren kontra borrokatuko gara. Sekula ahantzi beharko ez liratekeen kontuak izanen dituzu irakurgai. Abia zaitez gurekin, gaur egunera ekarririk atzoko, gaurko eta betiko istorio ederrak, hemengoak eta hangoak, Euskal Herrikoak eta... Japoniakoak
Ipuin Tailerra eta Herri Ipuinak ikastaroa bukatutakoan, erabilitako materialak txukuntzen hasi eta oroitu egin naiz saio batean, Bi konkordunak ipuina lantzen ari ginela, aipatu nizuela badagoela Japoniako herri ipuin bat gure bi konkordunen ipuinarekin parekatu daitekeena.
One Upon a Time in Jolly Japan izeneko bilduma batean agertzen da ipuin hori (Kodasnha, 2001, Tokio), eta ipuinaren izena hauxe da: How the old man lost his wen edo Agure batek flemoia geldu zueneko elezaharra.
Begiratu irudiok...
Ipuin horrek ez al dakarkizue gogora Xabier Etxaniz Erle-ren liburuan ikusi genuen Bi konkordunak ipuina?
Irudia Jokin Mitxelenarena da. Geure ipuinak liburutik hartuaX. Etxaniz Erle-ren edizioa, Pamiela, 2000