2009/02/02

Kamishibai ikastaroaren irakurgaiak

Ongi etorri. Galtzagorri Elkartearen eskutik, kamishibai ikastaroa eginen dugu Donostian otsailaren 20 eta 21ean.
Hona hemen, ikastarora agertu aitzin irakurtzea komeni zaizkizun material osagarriak, falta diren asteotan lasai ikus eta irakur ditzazun.

Dokumentu baten bat atzitzeko arazorik baduzu, egon lasai; ikastaroaren lehenbiziko egunean banatuko zaizuen karpetan izanen duzu material gehiena.


  • Kamishibai duela gutxi hasi da zabaltzen Euskal Herrian. Kontua atera ditzazuen, Nafarroan, Uharteko EIBZn, 2006ko apirilean Etsuko Nozaka eta Reiko Furuno lagun japoniarrak aritu ziren "Kamishibai Euskaraz" jardunaldi gogoangarri batean; asko ikasi nuen eta Etsuko Nozakak ingelesez eman zigun hitzaldia eskura dezakezu, transkripzioa, ingelesez.

  • Ingelesez gaizki? Lasai: jardunaldi horren haritik Hik Hasi aldizkarian, 2006ko maiatzean, artikulu bat argitaratu zuten. Kamishibaiaren oinarri-oinarrizko informazioa.

  • Bestalde, Iruñean hainbat urtez bizi izan den Reiko Furuno-rengandik asko ikasi nuen nik; tamalez, iaz Japoniara itzuli zen... Abiatu aitzin, BERRIAn egin zioten elkarrizketa irakurgai.

  • Euskakaren Irakaskuntzarako Balibide Zentroan, EIBZn, kamishibai lantzeko hainbat ikastaro eman dut dagoeneko; horietako batzuen irudiak ikusgai; baliteke ezagunen bat izatea argazki horietan... Aukeran, galdeiozu ea ikastaroan zer moduz...
Oraingoz besterik ez; oinarri-oinarria baino ez da, baina komeni da irakurtzea otsailaren 20a baino lehen. Laster beste post bat izanen duzu ikusgai blog honetan bertan.

Ez adiorik.