Herri guztietan daude kontu xelebreak kontatzeko, -eta kantatzeko, Alaitz eta Maiderrek gaztigatu ziguten bezala-. Aezkoan xelebreetan xelebreena Joanes Iriarteko genuen. Blog honetara behin baino gehiagotan ekarri ditugu haren abenturak eta kalenturak. Fermin Elizondok kontatua, satorrarena dugu.
Diotenez, gizon bat ohartu zen behin sator bat nola sartu zen zulo batetik bestera. Luze itxaron omen zuen, baina, azkenik, makilarekin satorra harrapatzea lortu zuen, eta bizirik eraman zuen udaletxeko aretora. Han batzuk batzartuta zeuden, besteak beste, Joanes Iriarteko. Deliberatu zuten satorrak kalte handia egiten zuela-eta, zigor handia eman behar zitzaiola. Orduan, Joanes Iriartekok esan zuen:
Hiltzea bera baino zigor handiagoa eman behar zaio; bizirik ehortzi behar dugu!
Eta horrela egin omen zuten; bizirik lurperatu zuten satorra. Geroztik ez dut berririk izan nik…
Eta ipuinaren osagarri, Pantxika Solorzano-ren abesti zoragarria ekarri nahi dizuet gogora:
Begi ttiki mutur luzea,
Larru beltz gozoa.
Non ote dago?
Lur azpian uros bizi da
Ha! Ha! Ez duzue ikusiko
Satorra agurka metatik
Satorra gorde da ixilik
Jostatzen da guri kukuka
Trufa baino musika gehiago.
2008/02/25
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
1 comment:
Kaixo
** Zer esan nahi du "tur-tur" edo "ttur-ttur"ek (Alaitz eta Maider)? **
Alaitz eta Maiderren Hamaika holako abestian "tur-tur" edo "ttur-ttur" esaten dute. Zer esan nahi du honek? Agian Oiartzun aldeko euskal esaeraren bat izan daiteke.
Arren, hemen erantzun: http://librezale.org/foroa/viewtopic.php?id=3055
Post a Comment