2008/02/25
Satorrarena
Diotenez, gizon bat ohartu zen behin sator bat nola sartu zen zulo batetik bestera. Luze itxaron omen zuen, baina, azkenik, makilarekin satorra harrapatzea lortu zuen, eta bizirik eraman zuen udaletxeko aretora. Han batzuk batzartuta zeuden, besteak beste, Joanes Iriarteko. Deliberatu zuten satorrak kalte handia egiten zuela-eta, zigor handia eman behar zitzaiola. Orduan, Joanes Iriartekok esan zuen:
Hiltzea bera baino zigor handiagoa eman behar zaio; bizirik ehortzi behar dugu!
Eta horrela egin omen zuten; bizirik lurperatu zuten satorra. Geroztik ez dut berririk izan nik…
Eta ipuinaren osagarri, Pantxika Solorzano-ren abesti zoragarria ekarri nahi dizuet gogora:
Begi ttiki mutur luzea,
Larru beltz gozoa.
Non ote dago?
Lur azpian uros bizi da
Ha! Ha! Ez duzue ikusiko
Satorra agurka metatik
Satorra gorde da ixilik
Jostatzen da guri kukuka
Trufa baino musika gehiago.
2008/01/15
Mandazain bat Petiriberro-ko bidean
Diotenez, bazen behin mandazain bat -ez ote zen Arrietakoa izango?-. Bada, mandazain hori Petiriberro-ko bidean dagoen ostatu batean gaua pasatzera sartu zen. Ziotenez, ostatu horretako andre zaharra sorgina zen, eta mandazainak benetan sorgina zen edo ez jakin nahi zuenez, gela batean lo egin ordez, supazterrean, sukaldeko zizeiluan lo egin nahi zuela esan zion ostatuko andreari. Aitzakia gisara, argitu baino lehen bidean jarri behar zela esan zuen mandazainak. Zizeiluan etzan eta lokartuarena egin zuen, zurrunga ederrak ateratzen zituelarik.
Gauerdian, ostatuko andre zaharra zango-puntetan hurbildu zen supazterrera, eta mandazaina lotan zegoen ala ez ikusteko, orratz txiki-txiki batekin oinetan ziztatu zion mandazainari. Mandazainak, lokartuarena egiten jarraitu zuen eta, zurrunga are ozenagoak atera zituen.
Onduan, andre zaharrak, mandazaina lo zegoelako ustean, esan zuen:
-Atera zaitez, plantxapekoa.
Eta, magiaz, eltzetxo bat atera zen plantxapetik, ukenduz betea. Andre hori benetan sorgina zen; eltzetxoan bi hatz sartu eta, handik atera zuen ukendua jarri zuen lokietan, eskumuturretan eta izterretan, bitartean hauxe esaten zuelarik:
-Firirifai, etxean zahar eta kanpoan gazte: malda gainetik ordu erdi batez.
Eta orduan sorgina atera zen tximiniaren zulotik gora, sai zuri bat bezala. Mandazaina gertatzen ari zenarekin izuturik, gerrikoa lotu zion zizeiluari, bera ere ez ote zen aterako tximiniatik gora.
Sorginak berriz esan zuen:
- Atera, zaitez, plantxapekoa.
Eltzetxoko ukenduaz gorputza igurtzi eta une horretan bertan tximiniatik gora hasi zen igotzen… baina zuloan barna ezin izan zen pasa, zizeilua tximiniaren ahoan gelditu baitzen, ez aurrera, ez atzera.
Eta, diotenez, itzuli zenean sorginak barkatu zizkion gastuak mandazainari, han gertatutakoa isilpean gordetzearen ordainetan.
Jexux, Maria eta Joxe!
Mutilak baietz esan zion, eta sorginaren soinean harturik, tximiniatik gora atera zen. Sorginak akelarrera eraman zuen eta, hara helduta, beste sorgin anitzen artean mutilaren andregaia bertan zegoela ikusi zuen. Maria -hala deitzen baitzen mutilaren andregaia- ikustean, mutilak esan zuen, harriduraren harriduraz:
- Jexux, Maria eta Joxe! Zu ere hemen, Maria!
Eta izen santu horiek guztiak entzutean, sorgin guztiek alde egin zuten eta mutila bakar-bakarrik gelditu zen.
Diotenez, mutilak bizpahiru egun behar izan zituen baserria bilatu eta itzultzeko.
2008/01/06
Emagin bat lamien artean
Lamia eta emagina errota-baltsara heldu ziren eta, han, lamiak ura baztertu eta bidea idortu zuen, bera eta emagina iturri-begiko zulotik sartu ahal izateko.
Emaginak egin beharreko lana eginda, lamiak hauxe esan zion:
- Begira, zure lanaren ordainetan, ez eskatu txarrantxa baino. Beste zernahi eskatzen baduzu, ikatza baino ez duzu eramanen. Eta etxera itzultzean, ez ezazu atzerantz begiratu.
Beraz, emagina lamiaren txarrantxarekin itzuli zen. Baina etxera sartzean, atea ixteko unean aurpegia atzerantz bueltatu zuen eta...
“Kaska!”
Indarrez jaurtiriko harrikada batek atean zulo handi bat egina zuen. Halere, kanpoaldean, lamiaren arrastorik ez...
Diotenez, ate horretako zulo hartatik katuak eta txakurtxoak ibiltzen ziren sartu-irten, goiz-arratsetan, urtetan eta urtetan, lamien beldurrik gabe…
Arestian han nintzen ni, eta orain hemen naiz.
2008/01/02
Neurri gabeko "zera" bat...
Apaizak esan zion:
- Emakumea, bekatari handiena ere besoak zabal-zabal hartu bazuen Jesus maiteak… Esan ezazu, emakumea, esan zera hori zer den.
Eta emakumeak, lotsa-lotsa eginda esan zion:
- Gorputz-kristi eguneko prozesioan hamabi metroko zera bat egin nuela.
- Hamabi metroko zer?
Eta emazteak bota zuen:
- Hamabi metroko haize bat, apaiz jauna, hamabi metroko… puzker bat!
Apaiza pentsakor gelditu zen une batez eta, hauxe galdetu zion:
- Eta nola neurtu zenuen zera hori, hamabi metro zera bat zela esan duzu-eta, nola neurtu ahal izan zenuen, nola neurtu zure zeraren, lan gaitz horren luzetasuna?
- Badakizu, apaiz jauna, Perkaineko atarian hamabi metroko mihise bat, oihal bat jartzen dela?
- Bai
- Bada, mihise horren bazter batean hasi nuen zera botatzen, eta beste bazterrean bukatu… hamabi metro!
Gero gertatutakoaz ez dut nik izan berririk.
Maximo Iziz. Hiriberri
2007/12/12
Andu Lertxundirekin Konpainia Noblean
“Aiztian han nintzen eta orain hemen, esanez bukatzen zituzten Aezkoakoek beren ipuinak. Ordu arte aho zabalik eta miraz eduki duen haurra protestaka hasi zaio Aezkoako amonari beste ipuin bat eskatuz, umeak ez baitu oraingo eta hemengo errealitatera itzuli nahi, ipuinak iraun bitartean aiztian (arestian) eta han denbora-espazio fikziozkoetan ibili eta gero.
Ezin izan diot tentaldiari eutsi eta blog xume honetara ekarri dut...
2007/12/10
Egia eta Fedea
Aezkoakoak batzarrean biltzen zirenean, ez omen ziren behin ere ados izaten. Horregatik, egun batean erabaki zuten beraien arteko norbait Iruñera bidaltzea, eta han jakitun bati soluziobidea galdetzea. Horretarako, Joanes Iriarteko hautatu zuten. Iruñera joan zen eta, han, atari-ondoan, estudiante bat aurkitu zuen.
-Ze ari zara? –galdetu zion estudianteak
-Aezkoa ibarrekoak gobernatzeko zerbait nahi genuke.
- Zatoz nirekin eta nik emango dizut Egia eta Fedea. Horiekin erraz jarriko dira ados.
Ostatura eraman zuen Joanes eta han, eltze banatan zerbait ekarri zuen, larru batez estalirik.
-Hara, Joanes, hauxe da egin behar duzuena.. Batzarra hartan buru zareten hirurek bina hatz sartu bi eltze hauen barnera, baina eltzea guztiz zabaldu gabe eta barnekoa probatuz. Baina bidean ez zabaldu, gauza bizia baitute barnean.
Aezkoara bueltan, batzarrean bildu zirenean, han zeuden bi eltzeak, Egia eta Fedea, mahai baten gainean. Mandatariak esan bezala, buru ziren hirurak zutik jarrira, eta mahaira hurbildu ziren.
Bakoitzak hatza sartu eta barnekoa probatu zuenean…
Batek esan zuen:
- Kaka duk
Beste batek:
- Hala duk, kaka duk.
Eta hirugarrenak, Joanes Iriartekoak berak:
- Egia eta fedea, hala duk.
2007/12/07
Martxoko oilarra eta lamia
Orduan gazteak gogoratu zuen lamiak gauez bakarrik ibiltzen direla, eta oilarrak kantatu orduko desagertzen direla lamiak.
Martxoa zenez, gazte ilegorriak esan zuen:
- Martxoko oilarra, arren! Kantatu ni salbatzearren!
Eta oilarraren kantua aditu zen, gaua izanda ere: kukurruku!
Orduan lamiak alde egin zuen, haserre bizian, hauxe esaten zuelarik:
- Madarikatua oilar horren mihia, horrengatik galdu baitut gazte ilegorria!
Hala bazan martxoan, Abaurrepeako plazan, saguzarrak dantzan
Abaurrepean ikasia
2007/12/06
Alkate bat zeruko atarian
Behin, goiko zeruetan, Jesus San Pedrorekin hasi zen mokokan; Jesusek errieta bota zion San Pedrori, esanez, negarren aurrean bihotza samurtzen zitzaiola-eta, zerura behar ez zirenak sartzen uzten zituela. San Pedro, nahigabeturik, zin egin zuen etortzen zitzaion hurrengo estutuko zuela eta ez zuela nolanahi pasatzen utziko.
Hurrengoa alkate andaluz bat zen, eta zerura sartzeko baimena eskatu zuen, kontzientziaz eta gorputzaz garbi zegoela gaineratuz.
San Pedrok esan zion:
- Gorputza garbia ote duzun ikusteko, munduko purga bat hartu behar duzu.
Purga jasan nahi ez eta alkate andaluzak bi mila pezeta –hamabi €- eskaini zizkion, purgarik gabe pasatzen uzteko
.
Eta San Pedrok:
- Hemen diruak ez du deus ere balio.
Orduan alkateak:
- Nire probintziako gobernadoreak ehun pezeta ere pozik hartzen ditu, nik nahi dudana egiteko.
Orduan, San Pedrok aingeru guardakoari munduko purgaren bila joateko agindu zion. Berehala ekarri zuen aingeruak eta alkateari purga harrarazi.
Berehala hasi zen alkate andaluza ahotik barnekoak botatzen: lehenik, belar batzuk, gero errepidetako txintxarriak, eta, azkenik, pinu zuhaitz batzuk.
Hori ikusirik, San Pedrok erran zion:
- Zure gorputza ez dago garbi zerura joateko; zer gertatu zen hori orain botatzeko?
Aingeru guardakoak esan zuen:
Alkatea zelarik belarrak errentan hartzen zituen, baita errepideak eta oihanak ere, gero beste bati saltzeko.
Orduan San Pedrok esan zuen:
- Horiek itzuli arte ez zara zerura joango. Orain berandu da.
Ezkerreko aldean atari bat erakutsi zion, esanez:
- Zoaz hemendik; hor badaude, infernuan, zu bezalako beste alkate batzuk...
Hiriberriko Maximino Iziz-ek kontatua,
2007/12/05
Beharra
Goiz batean, aitak astoari egur zama jarri eta gero, etxera sartu zen gosaltzera. Orduan, nik erran nion
-Aita, ni joan ninteke astoarekin mendira, hara joan eta astoa kargatzen laguntzeko inor izanen banu. Orduan zu gosaltzen gelditu zintezke etxean eta nik astoa egurrez betea etxera ekarriko nuke
Eta aitak esan zidan.
-Beharrak lagunduko dizu kargatzen, beharrak lagundiko dizu; zoaz lasai eta ikusiko duzu zein ongi etortzen zaren.
Horrela joan nintzen asto gainean. Nik ezagutzen nuen mendia, eta nire aitak agindu bezala, lasaitasun osoz joan nintzen. Mendira heldu eta astoa bera gelditu zen egur piloaren ondoan. Ni astorik jaitsi, sokak jarri eta egon nintzen istant batean, ea etortzen zen beharra; baina inor ez zen heldu. Orduan hasi nintzen beharrari deitzen:
-Beharra, beharra!
Baina beharra ez zen ageri. Inor agertzen ez zenez, aspertuta nengoen eta bakar-bakarrik… Orduan ni-neu hasi nintzen egurrak jartzen asto gainean, ongi eta bizkor, ohitura banu bezala. Eta gainera egur asko jarri nionean, nola jarri soka? Lehen bezala beharrari deika hasteko zorian egon nintzen… baina, azkenik, han hasi nintzen sokarekin lotzen alde batera eta bestera… eta lortu nuenean, etxera abiatu nintzen. Astoa ongi joan zen eta ez zitzaion egurra erori. Etxera heldu eta han, atarian, aita, ama eta amatxi zeuden, ni noiz agertuko zain.
- Aita, inor ez da etorri astoa kargatzen laguntzera.
- Eta zuk nola egin duzu bakarrik?
- Nola? Egin behar!
- Hori da beharra
Orbarako akerra
Orbaran aker bat zorriz bete zitzaien eta herri guztia bildu zen. Oso kezkatuta zeuden guztiak, akerra mehetzen ari zelako eta laster hilko zelako. Hala uste zuten guztiek. Oso gizon zentzudun bat zegoen Orbaran egun haietan: Joanes Iriarteko. Hari adierazi zioten gertatzen zena eta galdegin zioten ea zer egin behar zen.
Joanes Iriartekok hauxe esan zien:
n, akerrak hortzak zuri-zuri ageri zituela. Hortz zuri-zuriak zertaz erakusten zituen galdetuta, Joanes Iriartekok esan zuen akerra pozik zegoela, irriz zegoela esan zuen. Hila zen aker gaixoa.
Arestian han nintzen, eta orain hemen, istorio hau kontatzen…
2007/12/04
Aetz gor bat
Behin bazen eta bazen behin, Aetz gor bat, Garraldako erreka ondoan zegoena. Aetz gor hori putzu baten ondoan zegoen, behorra eta behorkumea zaintzen. Bidaiari bat ikusi zuen urrundik zetorrela bidean barna eta bere artean esan zuen aetz gorrak:
“Horrek niri zerbait esango dit eta nik ez diot adituko. Lehenbiziko galdera zein izanen ote da? Dudarik gabe, hauxe: Norena da behor hori? Nik erantzungo diot: Neurea behorra. Egingo didan bigarren galdera: Eta kumea? Eta nik erantzungo: Baita bere kumea ere. Gero galdetuko dit ea putzu hori handia den…”
Neurtzeko aetzak akuilua sartu zuen putzuan eta makilaren koskorreraino sartzen ahal zela frogatu zuen.
"Gero galdetuko dit ea Aribera nondik joaten den eta, amaitzeko, galdetuko dit ea Aribe urrun edo hurbil dagoen. Orduan nik erantzungo diot: Bai; mendi bizkar hori iragan eta berehala.”.
Heldu zen bidaiaria eta galdetu zion aetzari:
-Egun on, aetza.
-Neurea behorra.
-Otsoak jango ahal dizu!
-Baita bere kumea ere.
Eta gorrak:
-Koskor honetaraino!
-Deabruak eramanen ahal zaitu!
-Bide horretatik goiti.
-Lepoa hautsiko zaitut!
-Bai, mendi bizkar hori iragan eta berehala.
Hala zan deabru zaharra dantzan
2007/11/27
Iraganaren bidetik aitzina
Atzo bukatu genuen Ipuin Tailerra eta Herri Ipuinak ikastaroa. Bi hilabetez, -zintzo demonio- EIBZra etorri zarete astelehenero-astelehenero eta, baliteke, orain ez jakitea zer egin astelehen arratsaldetan...
Hala bada, Iragaranen Bidetik izeneko blog honetan sartzeko gonbitea egin nahi dizuet. Atzo azaldu nuen bezala, ikastaroan ikusi genituen Aezkoa, Mezkiritz eta Luzaideko herri ipuin zenbait batuaz jartzea otu zitzaidan, lagungarri suerta dakizuen; finean, zuen/gure ikasle gehien-gehienek profita ditzaten, sekula ez dago sobera batuerazko bertsio bat izatea eskura...

Hortaz eta beraz, anima zaitezte zuen iruzkinak egiten eta, nahi izanez gero, zuen bertsioak gehitzen, hartara, askoz aberasgarriagoa izanen baita blog hau.
Amaitzeko, mila esker anitz zuen pazientziagatik eta, zuen inkestak irakurrita, mila esker anitz eta bat gehiago. Ongi esanak barkatu eta gaizki esanak kontuan hartu...
Et, et, et! Ez ote zen alderantziz?
2007/11/26
Beharra
Goiz batean, aitak astoari egur zama jarri eta gero, etxera sartu zen gosaltzera. Orduan, nik erran nion


Aita ikusi orduko esan nion:
- Aita, inor ez da etorri astoa kargatzen laguntzera.
- Eta zuk nola egin duzu bakarrik?
- Nola? Egin behar!
- Hori da beharra -esan zuen aitak.
2007/11/25
Ezkontza bat haustea?
Oroz Betelun, urte zenbait ezkondurik emanda, elkarrekin bizi behar eta ezin bizi, senar-emaztea joan ziren arratsalde batean apaizarengana eta hauxe esan zioten. “- Jauna, zuk elizaz ezkondu gintuzun bezala, nahi genuke gure arteko ezkontza laxatzea eta haustea. Zure esku badago, nahi genuke elkarrengandik bereizi eta nor bere kasa bizi.”
Apaizak hauxe galdetu zien: “- Ez al duzue bakerik zuen artean?” eta senar-emazteak, -horretan ados bederen,- biek ala biek arrapostu: “- Bakerik ez! Infernuan bezala bizi gara elkarrekin...” Apaizak irria ezpainetan zuelarik biharamunean agertzeko berriro mezatara esan zien.
Biharamunean, goizean goizik, meza-ezkilak jo orduko senar-emazte haiek agertu ziren elizara. Orduan, apaiza agertu zen, ederki jantzirik eta elizmutila gurutzearekin aitzinean zuelarik; senar-emaztea belaunikarazi eta latinezko erretolika bat hasi zen irakurtzen eta, lantzean behin, gizonari buruan kaska ematen zion isipuarekin... gero emazteari ere buruan kaska isipuarekin. Latinezko erretolika zenbat eta ozenago, kaska-kaska buruan bati eta besteari gero eta gogorrago. Kaska eta kaska, gero eta azkarrago, gero eta gogorrago , eta orduan senar-emazteak galdegin zuten:
“- Apaiz jauna, gure ezkontza hausteko otoitz horiek asko iraunen al dute? ” Eta apaizak: “- Nik hau baino ez dakit: ezkontzak iraunen duela bietako bat hil arte. ” Argudio gogor horien aurrean, etxera joan ziren senar-emaztea, eta apaiza elizara meza ematera sartu zen.
Geroztik pasatuez ez dut izan berririk
2007/11/24
Orbarako zubian
Diotenez, bustialdi ederraren ondorioz, arnoaren eragin oro desagertarazi eta serio demonio itzuli omen ziren euren etxeetara. Orabarako zubian istorio xelebre hau gertatu omen zen, aspaldi-aspaldian. Iraganaren bidean ez dadila gal honera ekarria.Eta egia bada sakelan sar, gezurra bada kontuan ez har.
Arrietako mandazainaren istorioa
Han, Arrietan, ohi bezala, mandazainaren semeak ardoari ura gaineratu nahi izan zion. Mandazainak errieta bota zion semeari:
“- Ken ezak, ken ezak! Hori ezin diagu egin; ardoari ezin zaiok ura nahastu, bekatua duk-eta! Hobe duk zahagietan lehenik ura bota, eta gero, ardoa!”

Etxekoa aho bete hortzekin gelditu omen zen, baina aitaren agindua bete egin zuen, baita zahagia urez betetzen hasi ere. Orduan mandazainak azken agindua eman zion:
“- Orain bota ardoa ausarki, hori ja ez baita bekatu.”
Hala izan omen zan, deabrua zaharra dantzan.
Erregea eta txapel-egilea
Eta iragaranen bidean barna, hara non Mezkiritzen kontatzen den istorio baten arabera, erregearentzako txapela bat enkargatu zioten behin txapel-egile bati; ez omen zen oso erregezalea, zeren txapela emateko data atzeratu eta erregerentzako txapelaren kontua izugarri luzatu zen. Txapel-egileak esan zuen bi urtez lanean aritua zela eta, azkenik, baietz, bazela erregerentzako txapela prest. Dena den, txapel-egileak berak ez zuen eraman txapela jauregira, eta beste morroi batek eraman omen zuen.
Jauregian, txapela hori opari bat zela esan zioten erregeri, ez zuela deus ere ordaindu beharko, debalde-balde-gorria izanen zela horrenbeste denbora egiten kostatu zen txapela hori. Erregeak susmo txarra hartuko zuen, nonbait, ezen morroiari txapela janzteko agindu baitzion. Morroiak txapela jantzi eta, berehala, zilarrezko bi orratz luze lokietatik sartu zitzaizkion, burua gurutzatu eta bertan hilik erori zen. Harrezkero, txapel-egilearen arrastorik ez da sekula izan.
Baina argi dago erregezalea ez izatea ez dela gaur goizeko kontua...
2007/11/23
Supazterreko eleak eta aleak
Liburu zoragarri horietako istorioak erabili ditugu Ipuin Tailerra eta Herri Ipuinak ikastaroan... eta ikasleei errazago suerta dakien egokitu ditut, istorio horien "fair use" eginez. Iraganaren bidean gal ez daitezen eta Interneten zabal daitezen egindako ahalegintxoa da, ikastaroa bukatuta ere nolabaiteko kontaktua mantentzeko asmoz egina.

