2009/02/20
Sieteleguas argitaldariaren ekimena
Sieteleguas argiltaletxearen materiala hainbat hizkuntzatan dago, besteak beste, euskaraz: sei eskaintzen dituzte, besteak beste, "Berunezko soldadutxoa", "Hans eta Printzesa"... Zerrenda osoa ikusi dezakezu euren web orrian
Ea biharko saioan norbaitek eramaten duen euren butai hori eta nirearekin aldertzeko profitatuko dugu. Bihar gehiago.
Alex Torregrosa
Alex Torregrosa artista Gaztela-Leon-en eta Extremadura-n ibiltzen da kamishibaiak kontatzen, erdaraz, batez ere liburutegietan.
Haren Blog-ean, El paraguas de teatro delakoan, argazkiak eta bideoren bat ikus dezakezue. Egia errateko, zeharo heterodoxoa da, baina baliteke handik ideiaren bat ateratzea. Hala bedi!
Yamaguchi-ko liburutegian
Carmenek hainbat artikulu argitaratu ditu gaiaren inguruan eta Hezkuntza Departamentuan weborri bat ere badu. Argitaratu duen azken artikulua : "Cómo elaborar un kamishibai", Mi biblioteca aldizkariaren 15. zenbakian, azkenaurrekoan, 2008ko udazkenean.
Orobat, Yamaguchi-ko liburutegian jarraitzen dute kamishibai saio bat eskaintzen hilabetean behin; Loli Frances-ek eta Maria Jesus Ollo-k egiten dute umeentzako saio bat hilero, horiek ere erdaraz.
Kamishibai Ameriketako Estatu Batuetan
- Ameriketako Estatu Batuetan kamishibai zabaldu da Margaret Eisenstadt, Donna Tamaki eta Eigoro Futumata artistaren lanari esker; Kamishibai for Kids izeneko web orrian www.kamishibai.com informazio asko eta asko dago... ingelesez, baita kamishibaiak ingelesez erosteko aukera ere...
- Japanese American National Museum-en weborrian irakurgai duzue Tara McGowan kamishibaigilearekin elkarrizketa labur bat -in english, of course-. Tara McGowanek berak eginda duzue ohiko liburu ilustratua eta kamishibaiaren arteko aldaratze-lana; gaur arratsaldean ikusi dugun "Hiru talisman" ipuina bi formatu ezberdin horietan ikus dezakezue. PDF formatuan, biziki interesgarria, gaurko saioan behin baino gehiagotan erran dizuedan gisara.
2009/02/18
Zer da Doshinsha? Eta butai bat.... zer da butai bat?
- Doshinsha argitaldaria da; ostiral eta larunbateko ikastaroan ikusiko dituzuen kamishibaiak Japoniatik ekarriak dira; gehien-gehienak Doshinsha-renak dira baita butaia ere.
- Butaia egurrezko antzeztoki txiki bat da, beheko irudi honetan ikus dezakezuena eta ipuinak kontatzeko baliatu ohi dudana.
- Azken oharño bat. Badakit japonieraz, oro har, ez gabiltzala oso suelto - ni behintzat, ez nabil batere suelto!-Baina, zorionez, duela hilabate gutxi batzuk sortu zen GoiHata; itzulpen-enpresa horretan bereziki euskara eta japoniera uztartzen dituzte.
2009/02/12
Zer da IKAJA?
Baina, zer da IKAJA? Ikaja International

Kamishibai Asociation of Japan-en akronimoa da. Kamishibai azken urteotan munduan zabaldu bada, batik bat, IKAJAren lanari esker izan da.
2009/02/09
Butai gabe eta zutik
2009/02/04
Kamishibai kontalari bat lanean
2009/02/02
Kamishibai ikastaroaren irakurgaiak
Hona hemen, ikastarora agertu aitzin irakurtzea komeni zaizkizun material osagarriak, falta diren asteotan lasai ikus eta irakur ditzazun.
Dokumentu baten bat atzitzeko arazorik baduzu, egon lasai; ikastaroaren lehenbiziko egunean banatuko zaizuen karpetan izanen duzu material gehiena.
- Kamishibai duela gutxi hasi da zabaltzen Euskal Herrian. Kontua atera ditzazuen, Nafarroan, Uharteko EIBZn, 2006ko apirilean Etsuko Nozaka eta Reiko Furuno lagun japoniarrak aritu ziren "Kamishibai Euskaraz" jardunaldi gogoangarri batean; asko ikasi nuen eta Etsuko Nozakak ingelesez eman zigun hitzaldia eskura dezakezu, transkripzioa, ingelesez.
- Ingelesez gaizki? Lasai: jardunaldi horren haritik Hik Hasi aldizkarian, 2006ko maiatzean, artikulu bat argitaratu zuten. Kamishibaiaren oinarri-oinarrizko informazioa.
- Bestalde, Iruñean hainbat urtez bizi izan den Reiko Furuno-rengandik asko ikasi nuen nik; tamalez, iaz Japoniara itzuli zen... Abiatu aitzin, BERRIAn egin zioten elkarrizketa irakurgai.
- Euskakaren Irakaskuntzarako Balibide Zentroan, EIBZn, kamishibai lantzeko hainbat ikastaro eman dut dagoeneko; horietako batzuen irudiak ikusgai; baliteke ezagunen bat izatea argazki horietan... Aukeran, galdeiozu ea ikastaroan zer moduz...
Ez adiorik.
2008/12/10
Ikastaroak bereak egin du
Nolanahi ere, ikastaroren hasieran eman zitzaizuen karpeta dokumentuz eta materialaz beterik daukazue, eta, gainera, ikastaroan ikusitako eta ikasitako zerbaiten inguruko kezka baduzue, badakizue nora jo. Zuen esanetara naukazue EIBZn, telefonoz (948 361093) edota posta elektronikoz.
2008/12/01
Zazpi belarrirekin ibili: blog hau abenduaren 10era arte baino ez!
2008/11/26
Agur t'erdi; abenduaren 9an hitzordua
Blog honetan bi hilabeteotan pilatuz joan den materiala ikusgai eta eskuragai izanen duzue oraindik tarte batez, abenduaren 9ra bitarte, behintzat. Halarik ere, segur aski ezkutuan geldituko da eta beste ikastaro bat -beste talde bat- sortzen denean, blog hau -edo beste bat- gaituko dugu berriro. Estekak, bideoak eta dokumentuak atzitzeko tartea duzue; profitatu!
Bestalde, atzoko saioan egin zenituzten balorazioak prozesatu ditut jada, eta Hezkuntza Departamentuko teknikari Maider Sukunzari laster helduko zaizkio.
Nire aldetik, mila esker anitz zuen lan-jarreragatik, ahaleginengatik eta pazientziarengatik; asteartero 6etatik 8ak arte zuek ikasle izatea lana baino plazera izan da niretzat, zinez.
Abenduaren 9an elkar ikusiko dugulakoan...
2008/11/24
Bihar azken saioa
Nagore, Amaia Zubiria eta Violeta.
Amaia Altuna eta Josu
Maite, Juan eta Jennifer
Idoia, Itziar eta Miren.
Inor ez dadila larritu biharko saiorekin; ongi joan den ikastaroa ongi behar dugu biribildu; nire esku geldituko da azken lanak burutzea.
Ez adiorik, bihar arte baizik.
2008/11/19
Gasteizko Berritzegunean
Saioa polita izan zen; baina polita izan bazen, politagoak izan dira, batez ere, horren haritik lan taldeetan sortu dituzten kamishibai berriak. Gasteizko Berritzegunearen webgunea berritu dute eta orain lehen baino zailagoa egiten zait materiala aurkitzea... Lehengo estruktura gelditu zait gomuten-zakuan gorderik, nonbait. Zernahi dela ere, "fitxategiak" atalean "kamishibai" bilatzeko agindu eta aurkitu dut "kamishibai.zip" fitxategi trinkoa. Batez ere, Haur Hezkuntzarako oso material politak aurkituko dituzue. Zorionak Gasteizko lagunei!
2008/03/21
Iraganaren bidea behera
Garraldako Iraganaren Bidean eginiko oraingo argazkia oso adierazgarria da; seinalea hondatua da, beherantz begiratzeko gonbitea egiten digu.
Gure alaba zur eta lur geratu zen herenegun, zurezko afixa eraitsia lurrari begira zela-eta.
Zorionez, bidean aitzina egin genuen alaba eta biok; bidean gora gindoazelarik, alabak ipuin bat kontatzeko eskatu zidan eta, martxoan gaudenez, Martxoko oilarra eta lamiaren ipuina kontatu nion...
2008/02/25
Satorrarena
Diotenez, gizon bat ohartu zen behin sator bat nola sartu zen zulo batetik bestera. Luze itxaron omen zuen, baina, azkenik, makilarekin satorra harrapatzea lortu zuen, eta bizirik eraman zuen udaletxeko aretora. Han batzuk batzartuta zeuden, besteak beste, Joanes Iriarteko. Deliberatu zuten satorrak kalte handia egiten zuela-eta, zigor handia eman behar zitzaiola. Orduan, Joanes Iriartekok esan zuen:
Hiltzea bera baino zigor handiagoa eman behar zaio; bizirik ehortzi behar dugu!
Eta horrela egin omen zuten; bizirik lurperatu zuten satorra. Geroztik ez dut berririk izan nik…
Eta ipuinaren osagarri, Pantxika Solorzano-ren abesti zoragarria ekarri nahi dizuet gogora:
Begi ttiki mutur luzea,
Larru beltz gozoa.
Non ote dago?
Lur azpian uros bizi da
Ha! Ha! Ez duzue ikusiko
Satorra agurka metatik
Satorra gorde da ixilik
Jostatzen da guri kukuka
Trufa baino musika gehiago.
2008/01/15
Mandazain bat Petiriberro-ko bidean
Diotenez, bazen behin mandazain bat -ez ote zen Arrietakoa izango?-. Bada, mandazain hori Petiriberro-ko bidean dagoen ostatu batean gaua pasatzera sartu zen. Ziotenez, ostatu horretako andre zaharra sorgina zen, eta mandazainak benetan sorgina zen edo ez jakin nahi zuenez, gela batean lo egin ordez, supazterrean, sukaldeko zizeiluan lo egin nahi zuela esan zion ostatuko andreari. Aitzakia gisara, argitu baino lehen bidean jarri behar zela esan zuen mandazainak. Zizeiluan etzan eta lokartuarena egin zuen, zurrunga ederrak ateratzen zituelarik.
Gauerdian, ostatuko andre zaharra zango-puntetan hurbildu zen supazterrera, eta mandazaina lotan zegoen ala ez ikusteko, orratz txiki-txiki batekin oinetan ziztatu zion mandazainari. Mandazainak, lokartuarena egiten jarraitu zuen eta, zurrunga are ozenagoak atera zituen.
Onduan, andre zaharrak, mandazaina lo zegoelako ustean, esan zuen:
-Atera zaitez, plantxapekoa.
Eta, magiaz, eltzetxo bat atera zen plantxapetik, ukenduz betea. Andre hori benetan sorgina zen; eltzetxoan bi hatz sartu eta, handik atera zuen ukendua jarri zuen lokietan, eskumuturretan eta izterretan, bitartean hauxe esaten zuelarik:
-Firirifai, etxean zahar eta kanpoan gazte: malda gainetik ordu erdi batez.
Eta orduan sorgina atera zen tximiniaren zulotik gora, sai zuri bat bezala. Mandazaina gertatzen ari zenarekin izuturik, gerrikoa lotu zion zizeiluari, bera ere ez ote zen aterako tximiniatik gora.
Sorginak berriz esan zuen:
- Atera, zaitez, plantxapekoa.
Eltzetxoko ukenduaz gorputza igurtzi eta une horretan bertan tximiniatik gora hasi zen igotzen… baina zuloan barna ezin izan zen pasa, zizeilua tximiniaren ahoan gelditu baitzen, ez aurrera, ez atzera.
Eta, diotenez, itzuli zenean sorginak barkatu zizkion gastuak mandazainari, han gertatutakoa isilpean gordetzearen ordainetan.
Jexux, Maria eta Joxe!
Mutilak baietz esan zion, eta sorginaren soinean harturik, tximiniatik gora atera zen. Sorginak akelarrera eraman zuen eta, hara helduta, beste sorgin anitzen artean mutilaren andregaia bertan zegoela ikusi zuen. Maria -hala deitzen baitzen mutilaren andregaia- ikustean, mutilak esan zuen, harriduraren harriduraz:
- Jexux, Maria eta Joxe! Zu ere hemen, Maria!
Eta izen santu horiek guztiak entzutean, sorgin guztiek alde egin zuten eta mutila bakar-bakarrik gelditu zen.
Diotenez, mutilak bizpahiru egun behar izan zituen baserria bilatu eta itzultzeko.
2008/01/06
Emagin bat lamien artean
Lamia eta emagina errota-baltsara heldu ziren eta, han, lamiak ura baztertu eta bidea idortu zuen, bera eta emagina iturri-begiko zulotik sartu ahal izateko.
Emaginak egin beharreko lana eginda, lamiak hauxe esan zion:
- Begira, zure lanaren ordainetan, ez eskatu txarrantxa baino. Beste zernahi eskatzen baduzu, ikatza baino ez duzu eramanen. Eta etxera itzultzean, ez ezazu atzerantz begiratu.
Beraz, emagina lamiaren txarrantxarekin itzuli zen. Baina etxera sartzean, atea ixteko unean aurpegia atzerantz bueltatu zuen eta...
“Kaska!”
Indarrez jaurtiriko harrikada batek atean zulo handi bat egina zuen. Halere, kanpoaldean, lamiaren arrastorik ez...
Diotenez, ate horretako zulo hartatik katuak eta txakurtxoak ibiltzen ziren sartu-irten, goiz-arratsetan, urtetan eta urtetan, lamien beldurrik gabe…
Arestian han nintzen ni, eta orain hemen naiz.
2008/01/02
Neurri gabeko "zera" bat...
Apaizak esan zion:
- Emakumea, bekatari handiena ere besoak zabal-zabal hartu bazuen Jesus maiteak… Esan ezazu, emakumea, esan zera hori zer den.
Eta emakumeak, lotsa-lotsa eginda esan zion:
- Gorputz-kristi eguneko prozesioan hamabi metroko zera bat egin nuela.
- Hamabi metroko zer?
Eta emazteak bota zuen:
- Hamabi metroko haize bat, apaiz jauna, hamabi metroko… puzker bat!
Apaiza pentsakor gelditu zen une batez eta, hauxe galdetu zion:
- Eta nola neurtu zenuen zera hori, hamabi metro zera bat zela esan duzu-eta, nola neurtu ahal izan zenuen, nola neurtu zure zeraren, lan gaitz horren luzetasuna?
- Badakizu, apaiz jauna, Perkaineko atarian hamabi metroko mihise bat, oihal bat jartzen dela?
- Bai
- Bada, mihise horren bazter batean hasi nuen zera botatzen, eta beste bazterrean bukatu… hamabi metro!
Gero gertatutakoaz ez dut nik izan berririk.
Maximo Iziz. Hiriberri

