2009/05/15

Kamishibai Lehen Hezkuntzaren lehenengo zikloan

Iruñeko Sanduzelai eskola publikoan hiru urte daramate kamishibai lantzen, batez ere, Maite Ramos izeneko irakasle bat, lehen zikloan aritzen dena.

Urte hauetako esperientziaren berri emateko, Cuadernos de Pedagogía aldizkari ospetsuan artikulu bat argitaratu berri diote maiatzeko zenbakian. Artikuluan zehazten du zer egin duen eta nola egin duen ziklo horretako kurtso bakoitzean, urratsez urrats.

Erdaraz dagoen arren, irakaskuntzan aritzen zaretenontzat oso baliagarria.