2009/02/20

Sieteleguas argitaldariaren ekimena

Ikastaroan kritiko xamar agertu naizen arren, zilegi bekit aitortzea Sieteleguas Ediciones izan dela Estatu espainolean kamishibaiak eta butaia eskaintzen lehena. Noir berea. Euren weborrian sarrera ttipi bat dute -bitxi xamarra ene irudikoz- eta pdf formatuan gida txiki bat; 3 kamishibai eta butaia "pack" berean saltzen dituzte eta, Iruñean behintzat, Tafalla kaleko Kide dendan eros daitezke.

Sieteleguas argiltaletxearen materiala hainbat hizkuntzatan dago, besteak beste, euskaraz: sei eskaintzen dituzte, besteak beste, "Berunezko soldadutxoa", "Hans eta Printzesa"... Zerrenda osoa ikusi dezakezu euren web orrian
Ea biharko saioan norbaitek eramaten duen euren butai hori eta nirearekin aldertzeko profitatuko dugu. Bihar gehiago.

Alex Torregrosa

Oso ortodoxoa ez den Alex Torregrosa-ren lana interesgarria suerta dakizueke.

Alex Torregrosa artista Gaztela-Leon-en eta Extremadura-n ibiltzen da kamishibaiak kontatzen, erdaraz, batez ere liburutegietan.

Haren Blog-ean, El paraguas de teatro delakoan, argazkiak eta bideoren bat ikus dezakezue. Egia errateko, zeharo heterodoxoa da, baina baliteke handik ideiaren bat ateratzea. Hala bedi!

Yamaguchi-ko liburutegian

Camen Aldama irakaslearen ikasle batek kamishibai hau jendaurrean kontatu zuen Iruñeko Yamaguchi liburutegian. Ikasleak berak sortu zuen 5. mailan zela, eta 6. mailan zelarik jendaurrean kontatu zuen. Erdaraz.
Carmenek hainbat artikulu argitaratu ditu gaiaren inguruan eta Hezkuntza Departamentuan weborri bat ere badu. Argitaratu duen azken artikulua : "Cómo elaborar un kamishibai", Mi biblioteca aldizkariaren 15. zenbakian, azkenaurrekoan, 2008ko udazkenean.



Orobat, Yamaguchi-ko liburutegian jarraitzen dute kamishibai saio bat eskaintzen hilabetean behin; Loli Frances-ek eta Maria Jesus Ollo-k egiten dute umeentzako saio bat hilero, horiek ere erdaraz.

Kamishibai Ameriketako Estatu Batuetan

Gaurko saioan azaldu dizuet nola zabaldu zen kamishibaia Estatu Batuetara eta hemen duzue informazio osagarria. Beheko argazkian, atzo ikusi genuen "Hiru talisman" ipuineko marrazkien egilea duzue, Eigoro Futumata.
  • Ameriketako Estatu Batuetan kamishibai zabaldu da Margaret Eisenstadt, Donna Tamaki eta Eigoro Futumata artistaren lanari esker; Kamishibai for Kids izeneko web orrian www.kamishibai.com informazio asko eta asko dago... ingelesez, baita kamishibaiak ingelesez erosteko aukera ere...
  • Japanese American National Museum-en weborrian irakurgai duzue Tara McGowan kamishibaigilearekin elkarrizketa labur bat -in english, of course-. Tara McGowanek berak eginda duzue ohiko liburu ilustratua eta kamishibaiaren arteko aldaratze-lana; gaur arratsaldean ikusi dugun "Hiru talisman" ipuina bi formatu ezberdin horietan ikus dezakezue. PDF formatuan, biziki interesgarria, gaurko saioan behin baino gehiagotan erran dizuedan gisara.