2009/02/23

Ikastaroa bukatutakoan

Ezer baino lehen, mila esker anitz ikastaroan horren gogotsu eta arduratsu aritu zareten guzti-guztioi. Asteburuko ikastaroa, zin degizuet, lana baino plazera izan da enetzat.

Ikastaroko argazki gutxi batzuk gehiago duzue partekatutako album batean.

Larunbatean bukatu genuen ikastaroaren osagarri, Japoniako hainbat eta hainbat ipuin daude Interneten, bai ingelesez, bai gaztelaniaz. Crape-paper liburu datu basean bi hizkuntza horietan dituzue hainbat eta hainbat ipuin.

Bestalde, Haruna-ren weborian beste ipuin asko duzue, gaztelaniaz; horietako batzuk ikastaroan zehar ikusi eta landu dituzuen kamishibai zenbaiten istorioak biltzen dituzte.

Eta egia bada, sakelan sar; gezurra bada, kontuan ez har