Behin bazen eta bazen behin, Aetz gor bat, Garraldako erreka ondoan zegoena. Aetz gor hori putzu baten ondoan zegoen, behorra eta behorkumea zaintzen. Bidaiari bat ikusi zuen urrundik zetorrela bidean barna eta bere artean esan zuen aetz gorrak:
“Horrek niri zerbait esango dit eta nik ez diot adituko. Lehenbiziko galdera zein izanen ote da? Dudarik gabe, hauxe: Norena da behor hori? Nik erantzungo diot: Neurea behorra. Egingo didan bigarren galdera: Eta kumea? Eta nik erantzungo: Baita bere kumea ere. Gero galdetuko dit ea putzu hori handia den…”
Neurtzeko aetzak akuilua sartu zuen putzuan eta makilaren koskorreraino sartzen ahal zela frogatu zuen.
"Gero galdetuko dit ea Aribera nondik joaten den eta, amaitzeko, galdetuko dit ea Aribe urrun edo hurbil dagoen. Orduan nik erantzungo diot: Bai; mendi bizkar hori iragan eta berehala.”.
Heldu zen bidaiaria eta galdetu zion aetzari:
-Egun on, aetza.
-Neurea behorra.
-Otsoak jango ahal dizu!
-Baita bere kumea ere.
Eta gorrak:
-Koskor honetaraino!
-Deabruak eramanen ahal zaitu!
-Bide horretatik goiti.
-Lepoa hautsiko zaitut!
-Bai, mendi bizkar hori iragan eta berehala.
Hala zan deabru zaharra dantzan
No comments:
Post a Comment