2009/02/20

Sieteleguas argitaldariaren ekimena

Ikastaroan kritiko xamar agertu naizen arren, zilegi bekit aitortzea Sieteleguas Ediciones izan dela Estatu espainolean kamishibaiak eta butaia eskaintzen lehena. Noir berea. Euren weborrian sarrera ttipi bat dute -bitxi xamarra ene irudikoz- eta pdf formatuan gida txiki bat; 3 kamishibai eta butaia "pack" berean saltzen dituzte eta, Iruñean behintzat, Tafalla kaleko Kide dendan eros daitezke.

Sieteleguas argiltaletxearen materiala hainbat hizkuntzatan dago, besteak beste, euskaraz: sei eskaintzen dituzte, besteak beste, "Berunezko soldadutxoa", "Hans eta Printzesa"... Zerrenda osoa ikusi dezakezu euren web orrian
Ea biharko saioan norbaitek eramaten duen euren butai hori eta nirearekin aldertzeko profitatuko dugu. Bihar gehiago.

2 comments:

zatopeck said...

aupa josu:

hasteko mila esker zure jakintza hain modu egokian eskainigatik Irakasle oro ez dira onak, irakasle oro ez dira pedagogikoak. Zuk oso ongi egin zenuen jakintza trasmisioa, eta hamndik, beraz, txalo bero bat.

Loreez gain, galdera teknikoa. doshinsha argitaletxean sartu naiz eta mi butai klase ikusi ditut. Bata, erabili duzuna. bertzea, handiagoa. Jon bezala, nik ere jakin nahi ditut kamishibai handiagoek zein tamainakoak diren. baldin eta badakizu, erran. ez hartu presarik zurginarekin ez dut hitz egin eta.

aitor txarterina

Itxaurdi said...

Kaixo, Aitor:

Formatu handiko butaia ez dut nehoiz eskuartean izan; halere, Doshinsha-ren japonierazko katalogo batean begiratu dut, 2006ko katalogoan eta hauxe da aurkitu dudana:
zabaleraz 65.7, altueraz 53.1 eta sakoneraz 9.1 (zentimetrotan, beti ere) Prezioa 24000 yen (urte hartan, formatu arrunteko kamishibaiak, aldiz, 9800 yen balio zuen.
Bestalde, ikastaroan erran nuen gisara, formatu handiko kamishibai askorik ez zegoen 2006an... dozenara ez ziren heltzen. Ez jakin orduz geroztik gehiago sortu duten...
Zure japoniera horrekin ausartzen bazara deitzen, aitzina! Eta zerbait ikasiz gero, komentatu, arren.

Zure berri izateagatik pozik...