2009/02/24

Nafarroako Gobernuak editatutakoak

Pasa den larunbateko saioan portfolio urdineko kamishibai batzuk ekarri zituen Xabierrek; gogoan? Kamishibai horiek Nafarroako Gobernuak egin zituen, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz eta honako hauexek dira:
  • Elefantito tiene hambre Elefante txiki gose da Little elephant is hunggry
  • Rapónchigo Ezkilalore Rapunzel
  • Gigantes con aspas Erraldoi hegaldunak Don Quixote
Carmen Aldamaren lana duzue. Carmen Aldama San Juan de la Cadena ikastetxe publikoan aritzen zen eta hainbat urte eman zuen kamishibai teknika lantzen ikasleekin, gaztelaniaz. Reiko Furuno-ren seme-alabak eskola horretara zihoazela-eta, Carmen Aldama irakaslea hasi zen ildo hori jorratzen.

2002-2003 ikasturtetik aurrera "Ipuin Tailerra" izeneko jarduera egin du; hartara, lehen hezkuntzako ikasleak kamishibai sortzaile eta antzezle bilakatu dira, eta sortu dituzten kamishibai ikusgai daude Yamaguchi-ko liburutegian.

2006ko ekainean "Ipuin tailerra: Kamishibai" proiektua dela-eta, Hezkuntza Berrikuntza saria eman zion Hezkuntza Departamentuak berak.

Iruñeko Irakasleen Laguntza Zentroan aurkeztu eta banatu zituzten kamishibai horiek 2007ko urtarrilaren 18an egindako aurkezpen saioan.

2 comments:

Anonymous said...

Kaixo,

Butai berrien bila uste dut Logroñokoa aurkitu dadala. Hau al da, Josu?
"Artesano realiza uno a uno, kamishibai en madera maciza, precioso y muy resistente. Cualquier medida. Entrega gratis en Madrid, La Rioja, Soria y Guadalajara. Fernando f_devicente@hotmail.com y tfno. 670251984 Contacto: 913672518"
http://www.manuncios.es/anuncio/kamishibai-teatro-de-papel_Madrid-1

Ez dirudite zuk Japoniatik ekarritakoa bezain finak, baina tira,...
www.kamishibai.com-en begiratu dut, politagoak dira baina butai batek 175 dolar= 137,5 euro balio ditu (bidaia gehitu gabe, gutxienez eskaeraren %20a)

Doshinsha orrian ez dut tutik ulertzen. Según eta zein ordenagailutan jartzen naizen are eta gutxiago ikusten dut. Zuk badakizkizu beraien prezio eta kargak?

Agur bero bat, eta mila esker ikastaro polit honengatik

Mertxe Zabala

Itxaurdi said...

Atalez atal:
.- Bai, nik uste dut Fernando hori dela, baina nik ez dut ezagutzen.

.- Bai, "kamishibai.com" garestiak dira; konturatu al zara gainbera hona ekartzeko garestiago izanen dela "overseas" delako. Dena den, nik badakit ongi funtzionatzen dutela eta euren kamishibaiak hasteko oso egokiak dira; ospetsuenak eta onenak dira... baina ingelesez, jakina.

,. eta bai; beheragoko beste iruzkin batean jarri dudan gisara, butai handiak 24000 yen balio zuen duela 2 urte eta formatu arrunteko kamishibaiak, aldiz, 9800 yen balio zuen. Porteak? Segun zenbat ekartzen duzun eta zenbat pisatzen duen paketeak. Nik porteetan -by sea bulk-11.000 yen ordaindu nuen 20 kamishibai ekartzeko eta hilabete bat t'erdi, bi hilabete kostatu zitzaion hgeltzea. Butaiak gehiago pìsatzen duenez, garestiago... Air-mail oso-oso garestia da, baina hamar egunetan hemen duzu...